XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren Aita Santuak gartsuki dio beneditar Anaidiek zibilizatu zutela Europa osoa bazter batetik besteraiño.

(...)... gurutzeaz, liburuez, eta goldeaz

Ori egiztatzeko historiari begiratu bat ematea aski da.

Europako nazio eta Errialde geienak Beneditarrei eskerrak kristautuak izan ziren Erdi Aroan, ez bakarrik Inglaterra, Frantzia, Alemania, Holanda eta Eskandinabia, baita ere Eslabu Erriak.

Gogora ditzagun beneditar mixiolari edo fede zabaltzaille aundi batzuk: Agustin, Bonifazio, Willibrord, Adalberto....

800. urte aldera Europa abatetxe aundiz betea zegoen: Monte Kasino, Subiako, Ligugé, Lerins, Fleury, Fulda, St. Gall, Canterbury....

Geroxeago, ain aipatuak diren Cluny, Citeaux eta Clairvaux (10-12 mendeak).

Jakintza eta liburu lanetan, berriz, ondo ezagunak ditugu ainbeste eta ainbeste lekaide, adibidez, San Gregorio aundia, Beda, Alkuino, Rabano Mauro, Anselmo, Pedro Agurgarria, Bernardo, Gillermo San Thierry, Ailred Rievaulx....

Europako erri asko eta asko, bestalde, Lekaidetxeen inguruan eta babesean sortuak izan dira.

Bai lur lanetan eta bai eskulangintzan lekaideak aurrelari eta maisu trebe izan ditugu.

Adibide batez, antziñako Euskal Errian denok dakigu ze eragiña eta itzala izan duten, bai kristau fede eta bai kultura bideetan, lekaidetxe aipatuok: Kogollako San Millan, Najera, Albelda, Leyre, La Oliva, Fitero, Iratxe, Irantzu, Valpuesta, Oña, Bujedo, Barria, Estibalitz....

VI. Paulo Aita Santuak urte batzuk geroxeago, XII. Pioren asmoa bete eta osotu naiez, 1964 urtean, urriak 24, Monte Kasino-ko Eliza, gerratean txikitua eta orduan berriztatua, sagaratzean, ospe aundiz San Benito Europako Zaindari aitortzen du: Izan ere gaurko gizakiei Europako gogo batasunaren ideala ikutuezinezkoa eta sakratua izan dakien, Benito santua Europako Zaindari eta babesemaille aldarrikatu nai izan dugu.

Ortarako arrazoiak bi puntutan adierazten ditu: kristau fedea San Benitoren lekaideek zabaldu zutela Europan zear; eta oiei esker Europak batasun bat lortu zuela, anaitasunean azi eta ezi bait gintuzten.

Fedea eta batasuna, zer oberik nai eta eska genezake mundu osoarentzat, eta bereziki, Europa deritzan puska autatu eta ospetsu onentzat.